XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jexux Mari Etxezarreta Izazpi ere ez da idatzizko sariketetan ezer irabazi gabea.

Bertso jartzaile ugaria eta ona da ezpairik gabe.

Neurri luzeak dexente maite ditu, bertso sail zenbait egin izan ditu bederatzi puntuan.

Joxe Agirreri, Baldan egin zitzaion omenaldian kantatu zituen bertso bikain batzuk Izarraizpeko kattagorriaren omenetan.

Ale bakar batzuk ezarriko ditugu hemen.

Izarraizpeko kattagorria basoaren oihartzuna, harrokerizko ikastetxetan asko ikasi etzuna.

Lurrak dituen arrazoi sendoz osaturikan zentzuna Euskal Herrian hamaika aldiz gustora asko entzuna.